XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.4.2 Gatzaren matxinada.

abagune aldaketarekin itzuliko dira gatazkak eta bizkortuko estruktura sozialaren aldakuntzak... Erregeren finantzal premiak zorroztu ziren... eta nahiz Foruak edo salbuespen fiskalak E. Herriak berekin ukan, ez zuen zama honi ihes ahal izan... Batzarre Nagusiak zerga probintzialak gehitu zituen, neurri hauek baserritar jendearen artean ezinegon bat sortzeraino.

Orain, Gatzaren estankoa zama gehitzea zen, baina... zerga indirekto bezala, laborari, arrantzale eta eskulanginentzat batipat.

Erremindu zen mugimendua eta zera gertatu, gobernu foralaren izatea jausi zela kenka larrian..., zeren ekonomiaren arloa gainditurik, botere publikoa ukitzeraino heldu bait zen... liburutik.

2.4.3 Lehen matxinada (1.718 an).

Bai, 1.718 ko matxinadak handiki eta laborarien arteko tirabirak eman zituen agertzera, eta hala berean haiek gobernu zentralarekin ukan loturak eta hauek gobernu foralarekin zuten desfidantza ere begien bistan agertu zen.

Hori horrela gertatu zen, zeren klase domeinatzaile nagusi, heterogeneo eta berri bat... boterea eskuetan zuelarik, iduri bait zuen prest zegoela botere zentralaren plangintza bateratzailea faboratzeko.

Hala, oposizio hertsi batekin topatu zen, preseski Madrileko gobernuaren aurka ez-baina, kapa beltzak deitu jauntxo handikien maneiu interesatuen kontra.

liburutik.

GALDE ETA ARIKETAK- Zergatik Euskal Herriak gozatzen zuen zenbait salbuespen fiskal?.

- Zer dira zerga indirektoak?.

Eta direktoak?.

- Zergatik jausten gobernu forala halako kenka larrian?.

- Zergatik borbondarrek zentralismoaren azkartze bat erakutsi zuten?.

- Zergatik laborariek erreakzionatzen dute aduana aldaketaren aurrean?.

- Zergatik, Olaetxeak dioenez, laborarien aurkako jokabidea kapa beltzak delakoen kontra doa?.